Txokolatezko madalenak AOP Ezpeletako biperrarekin

4 jenderentzat

Apetitu on !

OSAGAIAK :
  • 80 g irin
  • 75 g pastizagintzarako txokolate
  • 30 g gurin
  • 50 g azukre hauts
  • Altxagarri koilaratara ttipi 1
  • 2 arroltze
  • Gatz miko 1
  • Koilaratara ttipi 1 AOP Ezpeletako biper hauts
Prestaketa :

1- Arroltzeak eta azukrea nahas.

2- Irina, altxagarria eta gurin urtua gehi.

3- Txokolatea mari bainuan (ala mikrouhin labean) urtaraz eta pastarekin nahas.

4- AOP Ezpeletako biper hautsa eta gatza gehi eta ontsa nahas.

5- Pasta hozkailuan atxik, gutienez oren batez.

6- Labea 170 °Cra beroaraz eta pasta madalena-molde batera isuri.

7- 12-15 minutuz labean utz.

8- Hozten utz, eta moldetik atera.