TXOKOLATEZKO IZOZKIA AOP EZPELETAKO BIPERRAREKIN
4 JENDERENTZAT
EGIZU BAZKARI
OSAGAIAK :
- 150 g pastizagintzarako txokolate beltz
- 15 cl esnegain likido oso
- 30 cl esne
- 85 g azukre
- 3 arroltze
- AOP Ezpeletako biper hauts koilaratara ttipi 1
PRESTAKETA :
1- Esnea eta krema kazola batean ezar eta irakinaraz.
2- Arroltzeak eta azukrea jo, nahasketa zuritu arte.
3- Nahasketa horri AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.
4- Txokolatea puska ttipitan hauts eta arroltze/azukre nahasketari gehi.
5- Irakiten ari den esnea nahasketa horren gainera isuri, poliki, ontsa nahasiz, txokolatea ur dadin.
6- Nahasketa hori berriz kazola batean ezar eta su eztitan egoz, etengabe nahasiz, loditu arte (koilara ateratzean, kremaz estalia egon behar da).
7- Nahasketa izozki ontzi batera ala izozkailuan sar daitekeen edozein ontzira isuri eta gutienez 12 orenez izozkailuan utz.