Txokolate beltzezko haguna, liranja eta Ezpeletako biperra
![Txokolate beltzezko haguna, liranja eta Ezpeletako biperra](https://i2.wp.com/www.pimentdespelette.com/wp-content/uploads/2018/07/recette-mousse-chocolat-orange-piment.jpg?resize=400%2C400&ssl=1)
EGIZU BASKARI
OSAGIAK :
- 200 gr pastizagintzarako txokolate beltz
- 6 arroltze
- Liranja 1
- Ezpeletako biper hauts koilaratara 1
PRESTAKETA :
1- Liranjari azala har eta xeheka.
2- Liranjari jusa atera.
3- Arroltzeen zuringoak eta gorringoak bereiz.
4- Zuringoei gatz doi bat bota eta elurra bezala jo.
5- Liranja azalaren erdia, jus guzia eta txokolatea kazola batean ezar eta su eztitan beroaraz, erregularki nahasiz, nahasketa leuna lortu arte.
6- Gorringoak txokolate urtuarekin eta Ezpeletako biperrarekin nahas.
7-Elur moldean jo arroltzeak nahasketa horri artoski gehi.
8- Entsalada ontzi batera isuri eta 2 orenez hozkailuan hozten utz.