OILASKOZKO ADOBOA (FILIPINAK)
Adoboa Filipinetako tradiziozko jakia da; irris zuriarekin eta soja saltsa arin katilutxo batekin zerbitzatzen da.
EGIZU BASKARI
OSAGIAK :
- 1.5 eta 2 kg arteko oilasko 1
- 200 ml ozpin bizi, zitroin ala lima jusa
- 150 ml ur
- 12 baratxuri zizter, xerra mehetan
- 2 erramu hosto
- 3 koilaratara handi olio ala gurin
- Koilaratara ttipi 1 gatz
- Koilaratara ttipi 1 Ezpeletako biper
- Osatzeko: 3 tomate zuritu eta zizterretan moztu, perrexila ala martorria
PRESTAKETA :
1- Oilaskoa 12 ala 16 zatitan motz
2- Oilasko zatiak aitzinetik nahasi gatz eta Ezpeletako biperretan itzulika
3- Eltze batean ezar eta oilasko zatien gainera erramua eta baratxuria bota
4- Urez eta ozpin-zitroinez busti
5- Irakinaraz, sua apal eta su eztitan egosten utz, oilaskoa egina izan arte eta likidoa kasik osoki lurrundua izan arte
6- Oilaskoa eltzetik ken eta xurgapaper batean ezar
7- Zartagin batean, gizena bero eta oilasko zatiak friji, ontsa gorritu arte
8- Plater batean ezar eta lehen egosketako jusez busti