Txokolatezko izozkia AOP Ezpeletako biperrarekin

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagaiak :
  • 150 g pastizagintzarako txokolate beltz
  • 15 cl esnegain likido oso
  • 30 cl esne
  • 85 g azukre
  • 3 arroltze
  • AOP Ezpeletako biper hauts koilaratara ttipi 1
Prestaketa :

1- Esnea eta krema kazola batean ezar eta irakinaraz.

2- Arroltzeak eta azukrea jo, nahasketa zuritu arte.

3- Nahasketa horri AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.

4- Txokolatea puska ttipitan hauts eta arroltze/azukre nahasketari gehi.

5- Irakiten ari den esnea nahasketa horren gainera isuri, poliki, ontsa nahasiz, txokolatea ur dadin.

6- Nahasketa hori berriz kazola batean ezar eta su eztitan egoz, etengabe nahasiz, loditu arte (koilara ateratzean, kremaz estalia egon behar da).

7- Nahasketa izozki ontzi batera ala izozkailuan sar daitekeen edozein ontzira isuri eta gutienez 12 orenez izozkailuan utz