EZPELETAKO BIPERREZKO ETA OSSAU IRATI GASNAZKO ARROLTZE MOLETA
![Ezpeletako Biperrezko eta Ossau Irati Gasnako Arroltze Moleta](https://i0.wp.com/www.pimentdespelette.com/wp-content/uploads/2018/06/recette-omelette-piment-espelette-ossau-iraty.jpg?resize=400%2C400&ssl=1)
EGIZU BASKARI
OSAGIAK :
- 6 arroltze
- Ossau Irati gasna kubo ttipiak
- Axaleko itsas gatza
- Ezpeletako biperra
PRESTAKETA :
1- Arroltzeak hauts eta azkarki jo
2- Axaleko itsas gatza eta Ezpeletako biperra gehi
3- Nahas
4- Nahasketa hori olioztatu zartagin bero batera bota
5- Segundo batzuez, arroltzeak zurezko koilaraz nahas, denetan berdin har dezaten, su bizitan
6- Zartagina astindu, hondoa lot ez dadin
7- Ossau Irati gasna kubo ttipiak moleta gainean bana
8- Azpialdea doi bat gorritzen utz; gainaldea samurra izan behar da
9- Segidan plater batean zerbitza, moleta 2 ala 3 aldiz plegatuz
Amarrua: Arroltze moletan belar fresko xehatuak ala Kintoa xingarra ezar ditzakezu, baita AOP Ezpeletako biper osoa ere, freskoa ala idortua, lehenik oliba oliotan berotua.