Hegaztikiz eta AOP Ezpeletako biperrez bete tomateak

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagaiak :
  • 4 tomate eder
  • 700 g Aldabia hegazti bularki
  • 300 g Gruyèreko gasna arraspatu
  • Perrexil sorta ttipi 1
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 5/6 g AOP Ezpeletako biper hauts
Prestaketa :

1- Labea 180°Cra beroaraz.

2- Tomateak garbi eta txapela motz. Koilara ttipi batez, barneko mamia ken, hondoa zilatu gabe. Bazterrean atxik.

3- Perrexila garbi eta hostoka.

4- Hegazti bularkiak puskatan motz.

5- Bularkiak, perrexila, Gruyèreko gasna, oliba olio xirripa bat, 2 gatz miko eta AOP Ezpeletako biper hautsa irabiagailu batera sar.

6- Ontsa xeheka, nahasketa homogeneoa lortu arte. Beharrez, tomate mami pixka bat gehi (errezeta hastapenean bazterrean atxiki zenuena) eta berriz doi bat xeheka.

7- Tomateak nahasketa horrez bete, ontsa tinkatuz, eta laberako plater batean sar. Tomate bakoitzaren gainera oliba olio xirripa bat isuri.

8- Tomate beteak labean sar eta 30 minutu inguru utz; 10 minutu bururatu aitzin, txapela gehi.