Euskal hanburgerra AOP Ezpeletako biperrarekin

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagaiak :
  • 4 hanburger ogi
  • 4 haragi xehatu
  • 200 g AOP Ossau Irati ardi gasna
  • 4 xingar gordin xerra
  • 2 tomate
  • Tipula 1
  • Baratxuri zizter 1
  • Entsalada hosto batzuk
  • AOP Ezpeletako biper hautsa
  • Errekietarako belarrak
  • Ketchupa
Prestaketa :

1- Labea 180°Cra beroaraz (6 termostatoa).

2- Tipula xafla mehetan motz.

3- Tomatea xerratan motz.

4- Hanburger ogiak labean sar, 5 minutuz.

5- Zartagin bero batean, xingar gordin xerrak gorriaraz, 2/3 AOP Ezpeletako biper hauts mikorekin. Bero atxik.

6- Zartagin berean, oliba olio xirripa bat isuri eta haragi xehatua erre. AOP Ezpeletako biperra eta gatza gehi.

7- Haragia zure gustura egina delarik, hanburgerrak munta:

Ogi gainean ketchupa ezar; gainetik, entsalada hosto bat, bi tomate xerra eta tipula pixka bat. Xingar gordin xerra, haragi xehatua eta Ossau Irati ardi gasna gehi. Beste ketchup pixka bat zabal eta ogiaren txapelarekin buka. Segidan zerbitza.