Barazki quichea AOP Ezpeletako biperrarekin

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagaiak :
  • Ore fin 1
  • Ilar biribil eta pastanagre kontserba 1
  • 200g Gruyèreko gasna
  • Arroltze 1
  • Esnegain fresko oso pote 1
  • 4 g inguru AOP Ezpeletako biper hauts
  • Gatz miko bat
Prestaketa :

1- Labea 180°Cra beroaraz (6 termostatoa).

2- Orea tarta molde batean zabal eta hondoa furtxetaz zizta.

3- Entsalada ontzi batean, esnegaina, arroltzea, Gruyèreko gasna, gatza eta AOP Ezpeletako biperra ontsa nahas.

4- Ilar biribil eta pastanagreei ura ken eta aitzineko nahasketari gehi.

5- Nahasketa ore gainera isuri eta 30 minutu inguruz labean utz.