Oilasko nuggetsak AOP Ezpeletako biperrarekin

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagaiak :
  • 4 oilasko xafla
  • 4 arroltze zuringo
  • Ogi xehatua
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • AOP Ezpeletako biper hautsa
Prestaketa :

1- 4 oilako xaflak 4 arroltze zuringoekin, gatz miko eder batekin eta 4 AOP Ezpeletako biper hauts mikorekin xeheka.

2- Koilara handi baten laguntzaz, nahasketa horrekin bola ttipiak molda.

3- Bola ttipiak ogi xehatuan itzulika. Ogi xehatuz osoki estaliak izan behar dira.

4- Zartagin batean, oliba olio aski ezar nuggetsen ontsa frijitu ahal izateko.

5- Nuggetsak oliotan frijitu arau, itzul, alde guzietan ontsa gorrituak izan daitezen.