Barazki lasagnak

4 jenderentzat

Apetitu on !

Osagiak :
  • 8 lasagna pasta lauki
  • 600 g brokoli
  • 230 g onddo barrengorri
  • 2 tipula
  • Baratxuri zizter 1
  • 40 cl esnegain erdi lodi
  • 150 g Gruyèreko gasna arraspatu
  • Gatza
  • 4 g AOP Ezpeletako biper hauts
Prestaketa :

1- Tipula xerra meheka motz eta su eztitan urtaraz, 5 minutuz.

2- Brokoliak eta baso erdi bat ur gehi. Estal eta su ertainetan egosten utz, ura lurrundu arte eta brokoliak samurrak izan arte.

3- Onddoak garbi eta kubotan motz.

4- Zartagin batera, 2 koilaratara oliba olio bota eta onddoak gorriaraz, etengabe nahasiz, ur guzia bota arte.

5- Esnegainaren erdia gehi eta nahasketa loditu arte nahas.

6- Baratxuri ttipitua, gatz miko eder bat eta AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.

7- Brokoliak eta tipula saltsa horretan sar, baita Gruyèreko gasna arraspatu ahurtara ttipi bat ere. Ontsa nahas.

8- Labea 180°Cra beroaraz (6 termostatoa). Laberako plater baten hondoa esnegainez estal eta esnegaina lasagna pastaz estal.

9- Barazki nahasketaren 1/3a isuri eta denetan berdin ezar. Ondotik, beste lasagna pasta geruza bat ezar.

10- Eragiketa hori bera 2 aldiz berriz egin: esnegaina, barazkiak, lasagna pasta laukiak. Azken geruza lasagna pastazkoa izan behar da.

11- Esnegainez estal, ontsa zabal eta gelditzen zaizun Gruyèreko gasna arraspatua zabal.

12- 40 minutuz labean utz.