FRUITU ENTSALADA

AOP EZPELETAKO BIPERRAREKIN

4 jenderentzat

Apetitu on !

OSAGAIAK :
  • 4 liranja
  • Sagar 1
  • Udare 1
  • Mango 1
  • 2 kiwi
  • Mingrana 1
  • 4 koilaratara handi agabe ziropa
  • Koilaratara ttipi 1 AOP Ezpeletako biper hauts
  • 4 pekan intxaur
  • Mahats idor ahurtara ttipi bat
Prestaketa :

1- Fruituak zuri.

2- Liranjak eta kiwiak xerra mehetan motz.

3- Sagarra, udarea eta mangoa kubo ttipitan motz.

4- Mingrana zabal eta haziak atera.

5- Fruitu guziak agabe ziroparekin, AOP Ezpeletako biperrarekin eta mahats idorrekin nahas.

6- Azieta barnedun baten bazterretan liranja eta kiwi xerrez lore bat osa, erdian gainerateko fruituen ezartzeko biribil huts bat utziz. Fruituz bete.

7- Pekan intxaurrak gainean ezar eta, gustuen arabera, AOP Ezpeletako biper hauts miko bat gehi.